jueves, 19 de septiembre de 2013

ZER FORMAKUNTZA TEKNOLOGIKOA BEHAR DUGU LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE BEZALA?

Hasierako egunean gaia lantzean, interneta, hardware eta softwarea hartu genituen garrantzitsutzat. Hauek maneiatzeko gai izateari eta ezagutzeari garrantzia emanez.

Hortaz gain, beste hainbat puntu ere landu beharrekoak zirela ikusi genuen, horien artean; gu, irakasle izango garen aldetik informatzea eta gaiaren inguruan hausnartzea, horrela iritzi bat osa dezagun. Beste aldetik, umeekin ariketak landu eta jorratuko ditugunez, ariketa horiek umeengan zein eragin eta ondorio sortzen dituzten jakitea hezkuntza prozesuan baliagarria dela iruditu zitzaigun. Azkenik, umeei internet mundu zabala dela eta onurak dauzkan moduan galerak edo alde txarrak ere badituela ikustarazteari garrantzia eman genion.

Internetaren alde onak eta txarrak erakusteari lotuta, Polo Celoten Un viaje a la alfabetización mediática bideoa aipatu nahiko genuke.



Bideo honetan kritikotasunez jokatzeari eta interneten zentzudun izateari ematen dion garrantzia gustatu zaigu. Gainera, oso egokia iruditu zaigu hau azaltzeko erabiltzen duen metafora.

Nahiz eta hasiera batean oso argi genituen irakasle baten formakuntzarako ideiak, gaia landu ondoren ikuspegi zabalago bat daukagu eta hobeto ulertu dugu arlo bakoitza. Ondorio nagusi bat atera behako bagenu konpetentzia digitalen inguruan, teknologiaren etengabeko aldaketa aipatuko genuke eta horrek berarekin dakarren ondorio nagusiari emango genioke garrantzia, hau da, gu ere teknologiara moldatzen joan beharko garela eta berrikuntzen inguruan informazioa jarraiki eskuratzen egon beharko dugula.

No hay comentarios:

Publicar un comentario