TEORIA

2013/09/12

Informazio eta Komunikazioaren Teknologia Lehen Hezkuntzan gaiaren lehen saio teorikoa izan genuen. 
Bertan, gure aurrezagutzak lantzeko bi kontzeptu lantzen hasi ginen analojikoa eta digitalaren artean. Konturatu ginen, orokorrean, ezjakintasuna zegoela ezberdintasunen aurrean baina azkenenan bereiztasuna zein den jakitea lortu genuen.

Analojikoa: emititzen den moduan jasotzen dena izango litzateke.
Digitala: digitala kodifikatua zein deskodifikatua izan daiteke eta eremu txikiagoan informazio gehiago biltzen da eta aldi berean, azkarragoa ere bada.

Ondoren, konpetentzia teknologikoaren eta digitalaren arteko bereizketa egiten egon ginen.
Hainbat buru hausteren ondoren lortu genuen bakoitza sailkatzea.
Hasteko, aipatu konpetentzia digitalaren barruan sartzen dela konpetentzia teknologikoa.

Konpetentzia digitala informazioa nola eskuratu, konpartitu, transformatu... azkenean, etekina ateratzea litzateke hau da helburu batetarako erabiltzea. 

Konpetentzia teknologikoa berriz, zerbait egiteko erabilitako tresna eta tresna hori nola erbailtzea izango litzateke.

Adibide gisa, GPSa kotxean jartzea konpetentzia teknologikoa litzateke, GPSari etekina ateratzea eta hau nola erabaili jakitea konpetentzi digitala litzateke.

Hainbat eztabaida eta zalantza genituen arren, azkenean lortu genuen gure ideiak argitzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario