Zeintzuk dira
gaur egungo errealitate aldakorrean era egokian aritzeko behar ditugun
trebeziak? Lan munduan, gizartean, etab.
Gure gizartea
etengabe aldatzen ari da, Baumanek gizarte likido modura deskribatu zuen hau. Gizartea
aldatzen doan moduan, haurrak ere
aldatzen doaz eta gaur egungo umeak ez dira gaur egungo helduak izan ziren
umeen berberak. Horregatik, umeek jasotzen duten hezkuntza ere aldatu egin
behar da, ezin baitzaie garai ezberdinetan bizi diren umeei hezkuntza berdina eman.
Gizartea
aldatzeak, lan munduaren arloan ere aldaketak ekarri ditu, eta lehenago kontuan
izango ez genituen gauza batzuk, gaur egun kontuan hartuko ditugu. Azken
urteetan, garrantzi berezia hartu du modu kooperatiboan, lankidetzan eta
elkarlanean lan egiteak.
Gizarteak berritzen
doaz, eta teknologiak ere berritu egin dira, eta horrela, guk ere emozio eta
sentipen berriak jasotzen ditugu. Gaur egun hezten ari garen umeak eta hurrengo
urteetan heziko ditugunak oraindik ezagutzen ez ditugun lan mundu batera hezten
ari gara, oraindik ezagutzen ez ditugun lanbideetara. Horregatik, oso
garrantzitsua da umeei emozioak ezagutzen eta kontrolatzen laguntzea, baita,
etengabeko aldaketak dituen gizartean nola bizi erakustea.
Gainera,
berritasunak etorriko direnez, umeak heltzen joango dira, baina berripenek hor
jarraituko dute, horregatik, ume ez direnean ere egoera horietara moldatzeko
gogoa eta bertatik ikasteko gogoa izatera prestatu beharko genituzke.
Azkenik,
irakaslearen rola aldatu egingo dela aipatu nahiko genuke. Irakasleak umeei zer
ikasi behar duten esan beharrean, gauza oro azaldu beharrean, irakaslea ikasleen
ikaste prozesuko gida, kidea, laguna…
izan beharko da, beraien kontura indibidualki zein taldean ikas dezaten
ahalbidetuko duena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario