ZER
DA LANKIDETZA IKASKUNTZA?
Elkarren
artean lan eginez ingurukoekin eta ingurukoetaz ikastea. Honela, denen ideiak
eta iritziak elkarbanatuz eta adostasun batera iritsiaz lana egingo da. Gutxienez
bi pertsona egon behar dira lankidetzak bakarrik egiteak ez baitu zentzurik.
Oinarrizko
hainbat elementuz osatua dago; horien artean, elkarlana, iritzi ezberdinak,
aniztasuna osatzea, helburu bera izatea (adb.: ikasleei laguntzea), … aipa
ditzakegu.
Bestalde,
lankidetza ikaskuntzaren funtzionamenduak rol zein eginkizun ezberdinak
eskatzen ditu.
NOLA
BILATU, ANTOLATU ETA KONPARTITU DEZAKEGU MODU ERAGINKORREAN INFORMAZIOA ETA
MATERIALA?
Informazio
aberatsagoa lortzearren, askoz ere eraginkorragoa litzateke talde bereko
hainbat kidek informazioa bilatzea. Ondoren, informazio hori beste taldekideei
helarazteko, plataforma digitalak erabil daitezke.
ZER TRESNA
TEKNOLOGIKOEK LAGUNTZEN GAITUZTE LANKIDETZA MODUAN IKASTEN?
-
Dropbox.
Edozein motatako artxibo igotzeko eta elkarbanatzeko aukera ematen du.
-
Google
docs. Dropbox-aren berdina da, baina artxiboa moldatzeko aukera ematen du.
-
Whatsapp.
Lankideekin modu azkar batean kontaktuan jartzeko aukera ematen du.
-
Skype.
Taldekide guztiekin momentu berean, aurrez aurre, hitz egiteko aukera ematen
du.
-
Korreo
elektronikoa. Beste taldekideekin mezuak elkarbanatzeko aukera ematen du. Pisu
handiko dokumentuak bidali daitezke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario