jueves, 12 de septiembre de 2013

KONPETENTZIA DIGITALEN IRAULTZA

GIZARTEAREN EZAUGARRIAK ETA ERRONKA BERRIAK


Jakina den bezala, gizartea aldatuz doa. Lehengo ahoz-ahoko zein paperezko komunikazioaz gain,  orain, hauei alderdi teknologikoa gehitu behar diegu. Teknologiek erraztasun batzuk ekarri dizkigute baina hauetan moldatu beharra izan dugu gure gizartean ohikotasunez erabiltzen hasi garelako.

Horregatik, lehen alfabetizatutzat jotzen genuen pertsona, hau da, irakurri eta idazteko gai zena, gaur egun ez genuke alfabetizatutzat hartuko. Multialfabetizazioak hartu du indarra azken urte hauetan eta idaztea zein irakurtzea bezain garrantzitsua da alderdi teknologikoan ere trebetasunak izatea, lengoai audiobisuala ulertuz, hardware eta software ezberdinak maneiatzeko eta sarean askatasun eta segurtasunez ibiltzeko gaitasuna edukiz.

Teknologiak eskaintzen digun aukera on bat, informazio asko lortu dezakegula denbora gutxian baina aldi berean kontuz ibili behar gara bilatutako horri ematen diogun erabilpenean. Nahiz eta iturri ezberdinetatik jaso dezakegun informazioa, topatzen ditugun datu horiek ez dira beti fidagarriak izango, edozeinek baitu aukera sarean idazteko. Hori kontuan izanik, informazio iturri ezberdinak alderatu eta kritikotasunez aztertzea litzateke egokiena.

Gainera, berritasun hauek komunikazioan iraultza ekarri dute irratia, telebista eta egunkaria erabiltzetik, gure mugikorretik aplikazio ezberdinei esker denak uneoro  eskuragarri izatera igaro gara.



IKASLEGOAREN ETA IRAKASLEGOAREN KONPETENTZIA DIGITALA


Ohikoa ez den moduan, konpetentzia digitalaren kasuan, askotan ikasleria izaten da irakasleriaren irakasle. Konpetentzia digitalak iraultza izan direnez, natibo digitalak (aro digitalean jaio eta mundu horretan hezi direnak) eta etorkin digitalak ( aro digitalak heldutasunean edo zahartzaroan ezagutu dutenak) topatu ditzakegu gure gizartean.

Hortaz gainera, konpetentzia digitalen aurrean jarrera ezberdinak topa ditzakegu. Horien artean,  agian etorkin digitalei lotuta egongo litzakeena, teknofobia izango genuke, hau da, teknologia berriak baztertzeko joera dutenak. Beste muturrean, teknofilia aurkitzen da, natibo digitalei lotuagoa egongo litzakeena.  Bi jarrera hauek konpetentzia digitaletan aurki ditzakegun bi muturretako joerak dira, baina gure ustez oreka bat topatu beharko litzateke dena ez baita ez beltza, ez txuria.


No hay comentarios:

Publicar un comentario