martes, 17 de diciembre de 2013
Sare erorketa (Ikt-ak eskolan)
Zarauzko Orokieta Herri Eskolan burutu nuen Practicum I-a. Lehen mailako ikasleekin nintzen. Ikasleak ziklo berri batean sartu ziren, beraz, tutore berria zuten. Tutore berria zutenez, tutoreak IKTeen bidez gurasoekin kontaktuan jarri nahi zen. Kontaktuan jartzeko, helbide elektronikoen bidez emailak bidali nahi zituen, baina horretarako, eskolako idazkariak guraso guztien emailak pasa behar zizkien. Momentuko sare erorketa zela medio, ezin izan zituen tutoreak helbide elektronikoak eksuratu, beraz, ahal bezain laister, tutoreak etxetik jaso ahal izateko beste software batera bidaltzeko eskatzen dio.
Irakasle berria (Ikt-ak eskolan)
Aitor ikastolan egin ditut nire praktikak. Praktiketan nengoen garaian, ingeleseko irakasle berri bat etorri zen ikastolara, zegoena haurdun geratu baitzen. Irakasle berri hau, Bergarakoa da, eta oso gaztea (25 urte inguru), eta oso gustoko du arbel digitala erabiltzea.
Horregatik, berari buruz komiki bat egitea erabaki dut, gelak zituen IKT-ak asko erabiltzen baitzituen, eta, sarritan, ez zen beharrezkoa. Gero, pixkat esageratu egin dut, irakaskuntza tradizionala ia bazterturik baitzuen, eta liburu bati ostiko bat ematea falta zitzaion, IKT-ekin zuen lotura osoa baieztatzeko.
Horregatik, berari buruz komiki bat egitea erabaki dut, gelak zituen IKT-ak asko erabiltzen baitzituen, eta, sarritan, ez zen beharrezkoa. Gero, pixkat esageratu egin dut, irakaskuntza tradizionala ia bazterturik baitzuen, eta liburu bati ostiko bat ematea falta zitzaion, IKT-ekin zuen lotura osoa baieztatzeko.
Ikt-ak matematiken laguntzaile (Ikt-ak eskolan)
Ni,Presentacion de Maria ikastetxean egin ditut nire praktikak, bertan bi arbel digital omen daude baina ez ditut inoiz ikusi.
Lehenengo mailan hiru ordenagailu daude, bat irakaslearen mahaian, bertan bideoak ikusten genituen, eta beste bi klase atzean, gutxitan pizten dira, eta pizten direnean, argazkiak ikusteko dira, baina hiru argazki ikusteko, ordu erdi egon behar duzu ordenagailu aurrean, google irekitzen den arte.
Komikiko egoera bakarrik behin gertatu zen, eta kasu horretarako, erabilgarria iruditu zitzaidan. Beraz, esan dezakegu, ikastetxe honetan maiz erabiltzen direla teknologia berriak eta erabiltzen direnan, egoera ez dela ona.
Jclic, lurraren inguruko ariketak.
Aurretik ikusi dezakezuen unitate didaktikoa, lan honi dagokio.
Jcliceko ariketa hauek, bigarren zikloko umeentzako zuzenduak dira, eta lurraren gaia lantzeko prestatu ditugu.
https://skydrive.live.com/redir?resid=93A702E7DB7A9C82%21891
Jcliceko ariketa hauek, bigarren zikloko umeentzako zuzenduak dira, eta lurraren gaia lantzeko prestatu ditugu.
https://skydrive.live.com/redir?resid=93A702E7DB7A9C82%21891
lunes, 16 de diciembre de 2013
viernes, 13 de diciembre de 2013
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Ikaskuntza eszenatokiari buruzko laburpenak uzten dizkizuegu.
martes, 10 de diciembre de 2013
martes, 8 de octubre de 2013
Lehen Hezkuntzan erabilitako tresnak
Gaurko klasean, Lehen Hezkuntzan zein tresna edo baliabide erabiltzen genituen gogoratu dugu,hona hemen gure lana:
martes, 1 de octubre de 2013
WEB 1.0 eta WEB 2.0en arteko ezberdintsunak
Urteak aurrera doaz. Gizartea aldatzen ari da, eta honekin batera gizakiok erabiltzen ditugun gauza ezberdinak ere.
Aldatzen ari den gauzetako bat, WEBguneak dira, Interneteko orrialdeak.
Orain urte batzuk WEB 1.0 bakarrik zegoen. Zer da hau? WEBgunearen egileak zerbait idazten du eta sareko erabiltzaileek ikusi besterik ezin dute egin.

Orain, aldiz, WEB 2.0 azaldu da sarean. WEB 1.0rekin duen alderik handiena, WEBgunearen egileaz gain, beste erabiltzaileek ere parte har dezakete. Lehen, WEB 1.0an, idatzi besterik ezin zen egin, WEB 2.0an, aldiz, askoz gauza gehiago egin ahal dira, adibiderako, nondik idatzi duzun automatikoki ipini, etiketak ipini errazago aurkitu ahal izateko, hau da, folksonomia erabiliz.
Sareko edozein erabiltzaileek webgune haueki buruz edozein iruzkin egiteko ahalmena dute. Hontaz gain, sare gozialak erabiliz (FaceBook, Twitter, Blog-ak...) berain ingurukoekin ere partekatu ahal izango dute botoi baten gainean sakatuz soilik.
Animatu zaitez sarrera hau elkarbanatzen eta iruzkin bat lagatzen!!
Orain urte batzuk WEB 1.0 bakarrik zegoen. Zer da hau? WEBgunearen egileak zerbait idazten du eta sareko erabiltzaileek ikusi besterik ezin dute egin.

Orain, aldiz, WEB 2.0 azaldu da sarean. WEB 1.0rekin duen alderik handiena, WEBgunearen egileaz gain, beste erabiltzaileek ere parte har dezakete. Lehen, WEB 1.0an, idatzi besterik ezin zen egin, WEB 2.0an, aldiz, askoz gauza gehiago egin ahal dira, adibiderako, nondik idatzi duzun automatikoki ipini, etiketak ipini errazago aurkitu ahal izateko, hau da, folksonomia erabiliz.
Sareko edozein erabiltzaileek webgune haueki buruz edozein iruzkin egiteko ahalmena dute. Hontaz gain, sare gozialak erabiliz (FaceBook, Twitter, Blog-ak...) berain ingurukoekin ere partekatu ahal izango dute botoi baten gainean sakatuz soilik.
Animatu zaitez sarrera hau elkarbanatzen eta iruzkin bat lagatzen!!
TEKNOGRAFIA
Gure bizitzan zehar, objektu informatiko eta digital guztiak aldatzen joan direla konturatu gara, batez ere azken urteotan. Nabaritu ahal dugu, nola telebistetan izan ezik, objektu guztiak askoz ere txikiagoak eta eramangarriagoak dira, askoz kalitate hobea izanik.
Zer etorriko da urte batzuk barru?
Zer etorriko da urte batzuk barru?
martes, 24 de septiembre de 2013
ERREALITATE ALDAKORRERAKO TREBEZIAK
Zeintzuk dira
gaur egungo errealitate aldakorrean era egokian aritzeko behar ditugun
trebeziak? Lan munduan, gizartean, etab.
Gure gizartea
etengabe aldatzen ari da, Baumanek gizarte likido modura deskribatu zuen hau. Gizartea
aldatzen doan moduan, haurrak ere
aldatzen doaz eta gaur egungo umeak ez dira gaur egungo helduak izan ziren
umeen berberak. Horregatik, umeek jasotzen duten hezkuntza ere aldatu egin
behar da, ezin baitzaie garai ezberdinetan bizi diren umeei hezkuntza berdina eman.
Gizartea
aldatzeak, lan munduaren arloan ere aldaketak ekarri ditu, eta lehenago kontuan
izango ez genituen gauza batzuk, gaur egun kontuan hartuko ditugu. Azken
urteetan, garrantzi berezia hartu du modu kooperatiboan, lankidetzan eta
elkarlanean lan egiteak.
Gizarteak berritzen
doaz, eta teknologiak ere berritu egin dira, eta horrela, guk ere emozio eta
sentipen berriak jasotzen ditugu. Gaur egun hezten ari garen umeak eta hurrengo
urteetan heziko ditugunak oraindik ezagutzen ez ditugun lan mundu batera hezten
ari gara, oraindik ezagutzen ez ditugun lanbideetara. Horregatik, oso
garrantzitsua da umeei emozioak ezagutzen eta kontrolatzen laguntzea, baita,
etengabeko aldaketak dituen gizartean nola bizi erakustea.
Gainera,
berritasunak etorriko direnez, umeak heltzen joango dira, baina berripenek hor
jarraituko dute, horregatik, ume ez direnean ere egoera horietara moldatzeko
gogoa eta bertatik ikasteko gogoa izatera prestatu beharko genituzke.
Azkenik,
irakaslearen rola aldatu egingo dela aipatu nahiko genuke. Irakasleak umeei zer
ikasi behar duten esan beharrean, gauza oro azaldu beharrean, irakaslea ikasleen
ikaste prozesuko gida, kidea, laguna…
izan beharko da, beraien kontura indibidualki zein taldean ikas dezaten
ahalbidetuko duena.
LANKIDETZA IKASKUNTZA
ZER
DA LANKIDETZA IKASKUNTZA?
Elkarren
artean lan eginez ingurukoekin eta ingurukoetaz ikastea. Honela, denen ideiak
eta iritziak elkarbanatuz eta adostasun batera iritsiaz lana egingo da. Gutxienez
bi pertsona egon behar dira lankidetzak bakarrik egiteak ez baitu zentzurik.
Oinarrizko
hainbat elementuz osatua dago; horien artean, elkarlana, iritzi ezberdinak,
aniztasuna osatzea, helburu bera izatea (adb.: ikasleei laguntzea), … aipa
ditzakegu.
Bestalde,
lankidetza ikaskuntzaren funtzionamenduak rol zein eginkizun ezberdinak
eskatzen ditu.
NOLA
BILATU, ANTOLATU ETA KONPARTITU DEZAKEGU MODU ERAGINKORREAN INFORMAZIOA ETA
MATERIALA?
Informazio
aberatsagoa lortzearren, askoz ere eraginkorragoa litzateke talde bereko
hainbat kidek informazioa bilatzea. Ondoren, informazio hori beste taldekideei
helarazteko, plataforma digitalak erabil daitezke.
ZER TRESNA
TEKNOLOGIKOEK LAGUNTZEN GAITUZTE LANKIDETZA MODUAN IKASTEN?
-
Dropbox.
Edozein motatako artxibo igotzeko eta elkarbanatzeko aukera ematen du.
-
Google
docs. Dropbox-aren berdina da, baina artxiboa moldatzeko aukera ematen du.
-
Whatsapp.
Lankideekin modu azkar batean kontaktuan jartzeko aukera ematen du.
-
Skype.
Taldekide guztiekin momentu berean, aurrez aurre, hitz egiteko aukera ematen
du.
-
Korreo
elektronikoa. Beste taldekideekin mezuak elkarbanatzeko aukera ematen du. Pisu
handiko dokumentuak bidali daitezke.
jueves, 19 de septiembre de 2013
ZER FORMAKUNTZA TEKNOLOGIKOA BEHAR DUGU LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE BEZALA?
Hasierako egunean gaia lantzean, interneta, hardware
eta softwarea hartu genituen garrantzitsutzat. Hauek maneiatzeko gai izateari
eta ezagutzeari garrantzia emanez.
Hortaz gain, beste hainbat puntu ere landu beharrekoak
zirela ikusi genuen, horien artean; gu, irakasle izango garen aldetik
informatzea eta gaiaren inguruan hausnartzea, horrela iritzi bat osa dezagun. Beste
aldetik, umeekin ariketak landu eta jorratuko ditugunez, ariketa horiek
umeengan zein eragin eta ondorio sortzen dituzten jakitea hezkuntza prozesuan
baliagarria dela iruditu zitzaigun. Azkenik, umeei internet mundu zabala dela
eta onurak dauzkan moduan galerak edo alde txarrak ere badituela ikustarazteari
garrantzia eman genion.
Internetaren alde onak eta txarrak erakusteari lotuta,
Polo Celoten Un viaje a la alfabetización
mediática bideoa aipatu nahiko
genuke.
Bideo honetan kritikotasunez jokatzeari eta interneten
zentzudun izateari ematen dion garrantzia gustatu zaigu. Gainera, oso egokia
iruditu zaigu hau azaltzeko erabiltzen duen metafora.
Nahiz eta hasiera batean oso argi genituen irakasle
baten formakuntzarako ideiak, gaia landu ondoren ikuspegi zabalago bat daukagu
eta hobeto ulertu dugu arlo bakoitza. Ondorio nagusi bat atera behako bagenu
konpetentzia digitalen inguruan, teknologiaren etengabeko aldaketa aipatuko
genuke eta horrek berarekin dakarren ondorio nagusiari emango genioke
garrantzia, hau da, gu ere teknologiara moldatzen joan beharko garela eta
berrikuntzen inguruan informazioa jarraiki eskuratzen egon beharko dugula.
martes, 17 de septiembre de 2013
ESKOLA 2.0 IRAKASLE ETA IKASLEENTZAKO GAITASUN MAPAK
-
SARRERA
IKT: Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak. Informazioa transmititzeko
eta komunikatzeko ahalmena da.
Informazioa (datuak, ezaguerak…) sortzeko, elkarrekin eratzeko, adierazteko,
pentsatzeko eta modelatzeko ahalmena ematen digute IKTak. Gainera, hezteko
behar diren aldaketekin bat egiten dute.
IKTak eskoletan antolatzeko dokumentua RED.es da AEBtatik datorrena eta han
arrakasta handia duena.
-
IRAKASLEENTZAKO
GAITASUN MAPA
1.
Lanbide
arloko garapena eta kudeaketa.
Irakasle guztien egin beharrez
gain inprimakiak eta kalifikazioak aurkeztu
eta laguntza materialak sortu behar ditu.
2.
Didaktika,
pedagogia eta curriculuma.
Irakaslearen lan batzuetan
oinarritzen da, bereziki irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuan oinarrituz.
3.
Herritartasun
digitala.
Irakasleak bere burua herritar
digital arduratsu eta konprometitu gisa erakutsi behar du; software
lizentziamendua, ziberjazarpena, informazioaren pribatutasuna, iturrien
aipamena… errespetatuz eta garrantzia emanez.
-
IKASLEENTZAKO
GAITASUN MAPA
1.
Trebetasun
teknologikoak
Teknologia ulertzeari,
erabiltzeari eta arazoei aurre egiteari lotuta dago.
2.
Bizitza
osorako ikaskuntza
Umeak teknologien aurrean
konfiantza izango du eta argi izango du zeintzuk diren bere indar eta ahulezi
puntuak.
3.
Herritartasun
digitala.
Teknologien aurrean jarrera kritikoa
eta gogoetatsua izatea eskatzen du.
IKTen gaitasunak honela
banatzen dira Europar Batasuneko Curriculum
eta oinarrizko gaitasunak lanari lotuta dagoelarik.
1.
Haur
Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzako 4. maila arte
Bertan, oinarrizko hardware
baliabideak maneiatzen dira, IKTak informazioa bilatzeko erabiltzailea lantzen
da eta testu informazioa prozesatzeko erabiltzailea jorratzen dira besteak beste.
2.
Lehen
Hezkuntzako 5. eta 6. maila.
Aurreko puntuez gain, IKTak informazioa
bilatu, aukeratu, aztertzeko erabiltzen dira.
3.
DBHko
1. mailatik 4. mailara.
Aurreko bi banaketetan ematen
diren konpetentziak gehiago sakontzen dira.
4.
Batxillergoa.
Aurreko hiru banaketetan ematen diren
konpetentziak are eta gehiago sakontzen dira.
jueves, 12 de septiembre de 2013
KONPETENTZIA DIGITALEN IRAULTZA
GIZARTEAREN EZAUGARRIAK
ETA ERRONKA BERRIAK
Jakina den bezala,
gizartea aldatuz doa. Lehengo ahoz-ahoko zein paperezko komunikazioaz gain, orain, hauei alderdi teknologikoa gehitu behar
diegu. Teknologiek erraztasun batzuk ekarri dizkigute baina hauetan moldatu
beharra izan dugu gure gizartean ohikotasunez erabiltzen hasi garelako.
Horregatik, lehen
alfabetizatutzat jotzen genuen pertsona, hau da, irakurri eta idazteko gai
zena, gaur egun ez genuke alfabetizatutzat hartuko. Multialfabetizazioak hartu
du indarra azken urte hauetan eta idaztea zein irakurtzea bezain garrantzitsua
da alderdi teknologikoan ere trebetasunak izatea, lengoai
audiobisuala ulertuz, hardware eta software ezberdinak maneiatzeko eta sarean
askatasun eta segurtasunez ibiltzeko gaitasuna edukiz.
Teknologiak eskaintzen
digun aukera on bat, informazio asko lortu dezakegula denbora gutxian baina
aldi berean kontuz ibili behar gara bilatutako horri ematen diogun
erabilpenean. Nahiz eta iturri ezberdinetatik jaso dezakegun informazioa,
topatzen ditugun datu horiek ez dira beti fidagarriak izango, edozeinek baitu
aukera sarean idazteko. Hori kontuan izanik, informazio iturri ezberdinak
alderatu eta kritikotasunez aztertzea litzateke egokiena.
Gainera, berritasun
hauek komunikazioan iraultza ekarri dute irratia, telebista eta egunkaria
erabiltzetik, gure mugikorretik aplikazio ezberdinei esker denak uneoro eskuragarri izatera igaro gara.
IKASLEGOAREN
ETA IRAKASLEGOAREN KONPETENTZIA DIGITALA
Ohikoa ez den moduan,
konpetentzia digitalaren kasuan, askotan ikasleria izaten da irakasleriaren
irakasle. Konpetentzia digitalak iraultza izan direnez, natibo digitalak (aro
digitalean jaio eta mundu horretan hezi direnak) eta etorkin digitalak ( aro
digitalak heldutasunean edo zahartzaroan ezagutu dutenak) topatu ditzakegu gure
gizartean.
Hortaz gainera,
konpetentzia digitalen aurrean jarrera ezberdinak topa ditzakegu. Horien artean, agian etorkin digitalei lotuta egongo litzakeena,
teknofobia izango genuke, hau da, teknologia berriak baztertzeko joera dutenak.
Beste muturrean, teknofilia aurkitzen da, natibo digitalei lotuagoa egongo
litzakeena. Bi jarrera hauek
konpetentzia digitaletan aurki ditzakegun bi muturretako joerak dira, baina gure
ustez oreka bat topatu beharko litzateke dena ez baita ez beltza, ez txuria.
MULTIALFABETIZAZIOA
Gaurko klasean La competencia digital e informacional en la escuela testua irakurri eta denon artean landu ostean alfabetizazioaren inguruan genuen ideia aldatzeko aukera izan dugu eta horrela multialfabetizazioaren definizio berri bat sortu dugu.
MULTIALFABETIZAZIOA
Paperean irakurri eta idazteaz gain teknologia berriak
kritikotasunez erabiltzeko, lengoai audiobisuala ulertzeko, hardware eta software
ezberdinak maneiatzeko eta sarean askatasun eta segurtasunez ibiltzeko
gaitasuna da.
martes, 10 de septiembre de 2013
Hemendik aurrera zeintzuk dira planteatzen zaizkigun behar formatiboak LH irakasle bezala?
Guri garrantzizkoak
iruditzen zaizkigun hiru atalak, lehenago aipatutakoak dira: Software, Hardware
eta Interneta. Baina hortaz gainera garrantzikoa iruditzen zaigu hiru atal horiek
umeekin lantzeko gai izatea eta umeek hori ondo transmititzea.
Horretarako,
irakasle izango garen aldetik, autore ezberdinen iritziak jakitea garrantzikoa
dela deritzogu, horrela gure irizpideak eta iritziak sortzeko.
Gainera, umeei
internet mundu zabala dela eta honek onurak dauzkan moduan bere alde txarrak
ere badituela azaltzea eta zeintzuk diren erakusteari garrantzia emango
genioke.
Hortaz gain,
umeekin ariketa ezberdinak landu beharko ditugu eta ariketa horiek umeei begira
zein eragin duten eta zein ondorio ekar ditzaketen jakitea ezinbestekoa
deritzogu irakasleentzat.
Horregatik, gure
formakuntzarako informatzea, umeei modu egoki batean erakusteko gaitasuna
lortzea eta lantzea, eta umeekin landu ditzakegun esparru ezberdinak zein ondorio
izango dituzten jakitea da gure ustez garrantzizkoa.
Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dugu?
Gaur, gure klaseko lehen eguna izanik IKTak Lehen Hezkuntzako gaian aurkezpen bat egin dugu. Horretarako, gure ideiak bildu ditugu irakasle izango garen aldetik zein formakuntza teknologiko izan behar dugun adosteko. Ondoren, klasekoekin ideiak konpartitzean hiru taldetan sailkatu dugu galderaren erantzuna:
1: Software
·
Programa ezberdinak
erabiltzen jakin (power-point, word, excel….(Ofimatikako programak))
·
Ordenagailu programak erabiltzen jakin
2: Hardware
·
Inprimagailua
erabili
·
Audioa konpontzen
jakin
·
Arbel
digitala eta proiektorea erabiltzen jakin
·
Ordenagailu
baten funtzionamendua jakin, adbb. Piztu, karpetak bilatu…
·
scaner
3: Interneta
·
Interneteko
programak erabiltzen jakin (sildeshare, bloga…)
·
Informazioa interneten nola eskuratu
eta bilatu
·
Informazioa
konpartitzen jakin
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)